We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bidea da helmuga

by BIRLE

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
DENA DAGO IDATZITA Dena dago idatzita guztion liburuan letra beltzez indartuta. Nahi dituzun hitzetan moldaketak eginda historia mantendu da. Eman dizuten aukera: aurrez jarritako arauak hartzea. Ez dizute inoiz esan: Benetan nahi duzuna al da? Egonezinarekin erreta zaudenean badaukate sendagaia. Sintomak joaten dira baina zure etsipena betirako mantendu da. Gustukoa ez bada zein da (gure) aukera? Isilik geratu eta emandakoa onartzea. Egonezinarekin erreta zaude eta... Bilatu zure irtenbidea.
2.
Amets merke 03:37
AMETS MERKE Zure ohiturak izkutatzen nahiko trebe ibili omen zarelako, ez da inor konturatu urte hauen ondoren garatu den ekaitzaz. Hezurrak ikusi arte mindu zaitu ekaitzak. Hezurrak apurtu arte saiatuko zara. Amets merke. Beti ispiluen menpe. Amets merke. Ez da zure errua. Iragarki guztietan agertzen den argazkia izan nahi duzu. Ez al dizu inork esan telebistan gezurrak esaten dituztela. Zure itxura ez begiratu. Hor ez daukazu ezer.
3.
Ke artean 02:50
KE ARTEAN Atea ireki nuen zalantzaz beterik, berriz pentsatu barik. Barrura sartu zinen eta hortik aurrera ez zara inoiz irten. Lasaitasun beltza ematen didan kajatxo gorriak nire arnasean hogei momentu hartuko ditu, ke artean. Osasuna galtzen dut dirua gastatuz. Eta aurrera doan erlojuak badauka atzera kontatzen duen bonbaren antza. Zigarro bat nire ezpainetan helduta. Ke uztaiak nire ahotik kanpora. Jadanik ez ditut nahi.
4.
BIDEA DA HELMUGA Egunsentiko argiak aurkeztu duen hiria, begiratzen dudan arren, ez da esan zidatena. Ez da saldu zidatena. Espaloian nire izena zeukan izarraren ordez langileek egindako zulo bat ageri da. Zulo beltz bat ageri da. Irabazle izango naiz bidearen erdian ezartzen badut helmuga. Esaten duten bezala, bidea da helmuga. Esaten dudan bezala, bidea da helmuga. Ni baino ezjakinagoak diren sasijakintsuek sinestarazi zidaten bidea ez dela behar. Urrezko hizkerarekin gezurrak esateaz aspertu naiz, gorroto dut. Hobe berunezko egiak.
5.
Dance FM 02:58
DANCE FM Aspertuta bere ohean hankaz gora. Telebista hormaren kontra hizketan. Eguzkiaren izpiak sartzen dira baina ez dute argia ematen ordea. Bolantea esku artean duela buruarentzat atsedena bilatzen saiatuko da. Frekuentzi berri bat entzuteko aukera agertuko zaio irratia itzaltzean. Dance, dance, dance, barneko irratia. Barneko irratia agertu da. lokartuta zeukaten hotsak kentzean behar zuen mezua aurkitu zuen bere barneko Dance FM irratian, aurrera egiteko indarrak ematen dizkiona. Nik ere gauero arretaz entzuten dut. Aspertuta bere ohean... Bolantea eskuetan... Buruarentzat atsedena.
6.
ARDURARIK GABE Zerua erori zaigu gazteluarekin bat ta itotzen ari gara bere errautsetan. Zerua erori zaigu gazteluarekin bat ta itotzen ari gara bere errauts artean. Uraren giltzari ardurarik gabe eragin genion. Ez zen urik irten, pozoinduta zegoen zeozer onartu ziguten ardurarik gabe. Gaixotasuna guztiok hartu genuen. Batzuk jakinez, besteek halabeharrez. Gezurra atzean, eserita geunden. Bitartean eurek egarria kentzen zuten. Ez gara konturatu guk ere noizbait saldu dugun hortatik edan beharko dugula.
7.
BERANDU ETXERA JOATEKO Amaren aholkuak jarraitu ditut baina ezin dut esan bere seme kutuna naizenik eta horrek aspertzen nau. Mutiko isila nintzela zioen, mutilzar izango nintzela zioen eta nik jarraian alde egiten nuen nire eleizara. Badakizu taberna dela eleiza. Berandu egin zait etxera joateko, nitaz zioetan aldatzear dago. Aldatzeko dago. Hurrengo botila bukatu ta gero neskatxen txanda da. Nire arma zikin guztiak atera ta banoa, zuzen, beraiengana. Joan naizen moduan itzuliko naiz nire eleizara. Badakizu taberna dela eleiza. Konponbide hau errezena da. Beraientzat balio du ta baita niretzat.
8.
Bizimina 03:09
BIZIMINA Holakoa da iluntasuna, isil dator ez esan zergaitik. Ilunpean erantzun bila zoaz. Argia itzal bihurtzen denean zure indarrak agortuz doaz, amore emateko zorian. Isilpean gogor dator ekaitza. Isilpean denbora gelditu da. Hau da bizimina. Zutunik jartzen saiatzean, belauniko galdetzen didazu: Ez ote da bidearen bukaera? Inork ezin zaitu eraman. Bizimina.
9.
Lehen pausoa 03:48
LEHEN PAUSOA Jeiki naiz erortzen ari den herrian. Ta ezin dut ulertu nola heldu diren beraien buruak hainbeste mintzera. Batzuen gosea besteen asea. Hil da basoen berdea. Hil da uraren gardena. Ez dute neurrik hartuko. Ez dute benetan egingo. Onartuta dute euren arazoa. Onartzea lehen pausoa da. Ahaztuta dute gauzak konpontzeko aldaketak egin behar direla. Berin da non dauden zentzunaren mugak, aurretik bait daude beraien ohiturak. Eroso ta lasai bizi behar dute. Hala ere amaiera gertu ikusten dute. Herritarra ta herria. Bietan dago erantzukizuna. Bere erantzunetan badago sentitzen duten lotsaren ondorio bat den estalkiaren itzala. Badute garaia gainetik kentzeko.
10.
Estilnox 03:47
ESTILNOX Ausardiaz damututa maleta ilara baten aurrean. Goiko leihotik begira. Zoritxarreko txorien bidaia. Ta orain indarrak bilatuz egin behar dut aurre. Behera begiratzen. Ta orain ez naiz ezer. Jendearen gomendioak botikarekin ditut ordezkatu. Hamasei minutu pasa ondoren arazoak desagertuko dira. Sinisten ez badut ere noizbait itzuliko naiz.
11.
Birle48 01:18
BIRLE 48 Birle erdian jaio ginen udaberriko egun baten. Doinu artean izkutatuz gure tokia aurkitu gendun. Billelan ikusko gara. Harro, oihuka ezazu. Billelan batuko gara. Orain, oihuka ezazu. Gora begira aspertuta. Zure denbora amaitu da. Zatoz gurekin mundu berri bat denon artean egitera.

about

Taldearen hasieratik 2010 eraino idatzitako abestiak bateratzen dituen diska da.

Álbum que recoge las canciones escritas desde el comienzo del grupo hasta 2010.

credits

released May 26, 2010

-
Birle-k grabatua. Magic Box Musika estudioan nahastu eta masterizatu zen.
Artelana: Landmotion

Grabado por Birle. Mezclado y masterizado en Magic Box Musica.
Diseño: Landmotion

license

tags

about

Birle Bilbao, Spain

Tel: 677 216 645

BIO: 2007 urtean Birlen (Mungia) hasi zen rock taldea. Musika, punk eta rock estiloen artean dago, letra pertsonal eta sozialak landuz. Ordutik LP eta EP bat argitaratu dute, baita kontzertuak eman ere.

Grupo de rock fundado en 2007 en Birle (Mungia). La musica se mueve entre el punk y el rock con letras sociales y personales. Desde entonces ha habido conciertos, un LP y un EP.
... more

contact / help

Contact Birle

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Bidea da helmuga, you may also like: